XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizarte klasearen aurrebaldintzetan ezberdintasunak bulkada bat izaten dira klase ertaineko haurrentzat eta oztopo bat klase apalekoentzat.

Hau zehatz-mehatz aztertuko da 14. kapituluan, Gizarte klasea.

Oraingoz, aipatu baino ez dugu egingo ezberdintasun handiak daudela gizarte klase ezberdinetako haurrek eskol egokierei erantzuten dieten erraztasunean.

Leundu al daitezke gizarte klaseetako ezberdintasunak ikaskuntzan?

Hauserek eta Feathermanek baiezten dute klase ezberdintasunak leundu egin direla azken urteotan (1975, 20-21 ork.).

Eskola asko daude hiriaren erdigunean, ikasle gehienak beltzak eta pobreak dituztenak eta emaitza akademiko altukoak (Sowell, 1964 a).

Bistakoa da eskola egoki batek, gela eta bainuz ongi hornitua, irakaslego saiatu batekin, irakasteko konpromezuarekin eta ikasketa ohiturak eskatzen eta saritzen dituzten gurasoekin lor ditzakeela ikaskuntza maila onargarriak, haurrak pobreak eta instalakuntzak halaholakoak izan arren.

HIGIKORTASUNA, ARRAKASTAREN LAGUNGARRI ALA OZTOPO?

Oso zabaldurik dagoen iritzia da gure eskolek edonori eskaintzen dizkiotela aukerabideak gizarte klasean gora egiteko.

Zenbait kritiko errebisionistak, gatazkaren teoriari jarraituz, zalantzan jarri du hori.

Argudiatzen dute hezkuntza estatubatuarraren funtzioa ez dela izan etorkinaren, beltzaren eta behartsuaren igoera erraztea, oztopatzea baizik.

Eskolek ezberdintasunari eutsi diote, haurrak jaio ziren klasean jarrai dezaten gizarteratuz eta honetarako prestatuko zituzten kurtso eta eskoletara bideratuz (Greer, 1972; Carnoy, 1975; Bowles eta Gintis, 1976; Apple, 1979; Oakes, 1982).

Beren asmoa igoera oztopatzea bazen, eskolek porrot egin dute.

Gizarte higikortasunaren ikerketek erakusten dute badela horren proportziorik (ikusi 15. Kap.).

Ikerketa objetibo eta zehatz batzuek adierazten dute eskolek, mendearen hasieran, gorantz doan eskailera bezala funtzionatzen zutela etorkin gazteentzat (Kessener 1977).

Beste antierrebisionista batzuek baiezten dute pribilegioen bastioi argudioa gezurrezkoa dela objetiboki (Ravitch, 1978; Rehberg eta Rosenthal, 1978).

Gure eskolak gizarte higikortasunerako eskailera ala oztopo izan ote diren arazoak eztabaidan darrai eta ez da iritsi erantzun argi batera.

DIPLOMEN SINESGARRITASUNAREN MUGAK.

Ikasketa programa askok esijitzen dute ikaslegaiek sarrera proba bat gainditzea.

Karrera asko behin betirako itxita daude, dagozkien azterketak gainditu eta beharrezko diplomak lortzen ez badituzte.

Gatazkaren teorikoek salatzen dute ikasmaila bat lortzeko betebehar asko gaitasuna garantizatzeko behar den baino urrunago doazela.

Onarpen probek sarritan baztertu egiten dituzte klase ertainekoen lengoaiaren sotiltasuna, moduak eta dohaineko ezagupideak falta zaizkienak.

Babestu egiten dituzte etxekoak lehiatu beharrik izan ez dezaten arrotzekin, eta horrela mantendu egiten dituzte ezberdintasuna eta pribilegioak.

Ikerketa asko dira salaketa honen alde daudenak.

Frogatu da onarpen probatan diplomak eta kalifikazioak ez direla lanaren emaitzaren adierazle onak (Berg, 1969; Blank, 1972).

Hezkuntzaren kalitatea igo egin da sarritan, lanaren atarramendua hobetu duten frogarik ez dagoen bitartean.

Kasu askotan ez dute hobetu, zeren atarramendua eta askiespena lan batean bajuagoak izaten bait dira lan horretarako larregi heziak dauden pertsonengan (Quinn eta Mandilovitch, 1975).

Equal Employment Opportunity Act-ek eskatzen du onarpen probek eta beharrezko tituluek erlazionatuak behar dutela egon, froga daitekeen eran, postuaren atarramenduarekin.

Proba asko berrikusi dira, bertatik garrantzi gabeko galderak kentzeko.

Diplomen aldeko sinesgarritasuna ez da ari amaitzen, baina tituluak eskatzen dituztenak behartuak daude frogatzera beraiek eliminatzen dutena gai ez dena dela benetan eta ez baldintza ekonomiko edo gizarte maila apalekoa dena (White eta Francis, 1976).

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA INSTITUZIO GISA

Duela bi mende eskas, aberatsen aisialdirako entretenigarri bat baizik ez zen zientzia.

Zientziak hain garrantzi praktiko gutxi zeukan, ze gerrate napoleonikoen garaian zientzilariek askatasun osoz bidaiatzen zuten Frantzia eta Ingalaterra artean beren elkarrizketa kaltegabekoetan iharduteko.

Gaur egun zientzia instituzionalizatuta dago. Horrek esan nahi du garrantzi handia ematen zaiola.

Araututa dago; zientzilariek mundu zibilizatu guztian metodo eta oinarrizko ihardupide berberak jarraitzen dituzte (...).